Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2024ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
785

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 2koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita sistema teknikari lanpostu bat lehiaketa-oposizio eta txanda ireki bidez betetzeko hautaprobetan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, eta izendatzen baita epaimahai kalifikatzailea.

2023ko maiatzaren 17ko Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez, ondorengo lan-kontratudun finkoak hartzeko hautaketa-prozesurako deia egiten zen: komunikazio digitalerako teknikaria, sistema teknikaria, administrazioko eta zerbitzuetako teknikari eta administrari laguntzailea.

Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 98. zenbakian argitaratu zen 2023ko maiatzaren 25ean.

Era berean, 2023ko abenduaren 29an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 247. zenbakian argitaratu zen 2023ko azaroaren 27an Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak emandako ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen ziren sistema teknikari kategoriako lan-kontratudun finko bat txanda irekiaren bidez hartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak eta aipatutako prozesuan izena emateko epea zabaltzen zen.

Oinarri orokorren 4.2 puntuan adierazten denez, hautagaiek hogei (20) egun naturaleko epea izan zuten izena emateko, oinarri espezifikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota, prozesuaren oinarri espezifikoen 8.7 atalean adierazten denez, hautagaien behin-behineko zerrendarekin batera argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian epaimahaiko kideen eta horien ordezkoen izenen zerrenda.

Ondorioz, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, egoki da izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzea eta epaimahaikide guztiak izendatzea, deialdiaren oinarri arautzaileetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Hori dela eta, Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 18. artikuluaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sistema teknikari kategoriako plaza bat txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko onartutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrenda hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan eta Etxepare Euskal Institutuaren webgunean jarriko da ikusgai. Zerrenda hori ebazpen honen lehenengo eranskinean jasoko da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamar egun balioduneko epea irekitzea, interesdunek behin-behineko zerrendatik kanpo geratzea edo bertan ez agertzea eragin duten arrazoiak zuzendu ahal izan ditzaten. Epe hori igarota, eskubide hori galduko dute, eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak ebazpena emango du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzeko. Ebazpen horretan, gainera, lehenengo proba noiz, zer ordutan eta non hasiko den adieraziko da. Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan eta erakundearen webgunean argitaratuko da.

Hirugarrena.– Argitara ematea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak izendatutako epaimahai kalifikatzailearen osaera, ebazpen honen bigarren eranskinean jasoko dena.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko otsailaren 2a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala