Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2024ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
781

79/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Arantza Mendaza Iriberri andrea Onkologia Erradioterapikoko Erizaintzako Gainbegirale kargutik kendu egiten den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 4ko 456/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko ekainaren 10eko 113. zk. argitaratuta), Arantza Mendaza Iriberri andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Erradioterapikoko Erizaintzako Gainbegirale izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Arantza Mendaza Iriberri andrea, berak hala eskatuta, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Erradioterapikoko Erizaintzako Gainbegirale lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urtarrilaren 29ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko urtarrilaren 29a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala