31. zk., 2024ko otsailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
746
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 30ekoa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2023ko maiatzaren 10eko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun suertatu diren enpresen eta entitateen zerrenda (agindu horren bidez onartzen baitira gizarte-ekonomiako enpresa-lankidetzarako laguntzen deialdirako oinarriak, eta horien deialdia egiten da 2023. urterako).
Agindu horren 10.5 artikuluan ezarritako betebeharra betetzeko, hots, dirulaguntzen publikotasun-printzipioa, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2023ko maiatzaren 10eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen onuradun suertatu diren entitateen zerrenda, bertan adierazita emandako espediente-zenbakia eta dirulaguntzaren zenbatekoa (ebazpen honen eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 30a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.