Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2024ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
745

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, 2023ko ekitaldiari dagozkion Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko prozedura deitu egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Segurtasun Sailak ohorezko aipamenak egin ahal izango dizkie beren betebeharrak betetzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileei. Ohorezko aipamen horiek emateko, kontuan hartuko da zer arriskugarritasun, nekagarritasun, ekimen profesional edo garrantzi sozial duten merezimenduzko ekintzen enpresa edo erakunde partikularrek edo ofizioz emandako ekimen pertsonalek.

Segurtasuneko sailburuordeari dagokio ohorezko aipamen horiek ematea, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14.3.h) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Segurtasun sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduak, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoak, ohorezko aipamenak emateko prozedura onartzen du. Hala, segurtasun pribatuko langileei, ohorezko kondekorazioak eta ohorezko sariak jasotzeko eskubidea aintzatesten die; segurtasun pribatuko enpresei, diplomak jasotzekoa; eta pertsona fisikoei, instituzioei, korporazioei, erakundeei eta establezimendu publikoei nahiz pribatuei, ohorezko plakak jasotzekoa.

Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.2 artikuluak xedatutakoa betetzeko, ebazpen honen bidez 2023ko ekitaldiari dagozkion ohorezko aipamenak emateko prozedura deitzen du.

Hori guztia dela eta, honako hau ematen da.

EBAZPENA

Lehenengoa.– 2023ko ekitaldiari dagozkion Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko prozedura deitzea honako lau kategoria hauetan:

a) Ohorezko kondekorazioa.

b) Ohorezko saria.

c) Diploma.

d) Ohorezko plaka.

Bigarrena.– Aipamenak emateko prozedura, horien xedea eta helburua, horiek emateko balorazio-irizpideak, eta halakoak jasotzeko pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharreko betekizunak eta aurkeztu beharreko agiriak Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduan finkatuta daude, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoan.

Hirugarrena.– Nolanahi ere, proposamena egiten duenak bere burua identifikatu behar du; proposatutako pertsona edo entitatea zehaztu eta, segurtasun pribatuko langilea bada, lan egiten duen segurtasun enpresa identifikatu; proposatzen den aipamenaren kategoria (ohorezko kondekorazioa, ohorezko saria, diploma edo ohorezko plaka); memoria zer ekintzatan oinarritzen den proposamena azaltzeko eta, halakorik balego, horren frogagarri den dokumentazioa.

Laugarrena.– Kategoria guztietako aipamen-proposamenak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 30ean bukatuko da.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkeztu behar dira honako leku eta era hauetan:

a) Pertsona fisikoek bai aurrez aurre bai modu elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

– Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako bulegoetan (Zuzenean) aurkeztuko dira: Bizkaian (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao); Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia / San Sebastián), eta Araba (Ramiro Maeztu 10 beh., 01008 Vitoria-Gasteiz).

– Modu elektronikoa: eskaerak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042609

Bide elektronikoa erabiliz gero, gune honen bitartez egin beharko dira eskaeraren ondorengo izapideak: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

Eskaera izapidetzeko edota dokumentazioa aurkezteko aukeratutako bideak (aurrez aurrekoa edo elektronikoa) ez dakar prozedurako hurrengo izapideetan ere nahitaez bide hori bera erabili behar izatea. Edozein momentutan alda daiteke bidea.

b) Pertsona juridikoek bide elektronikoa baino ez dute erabiliko eskabideak aurkezteko, lehen aipatu dugun egoitza elektronikoan.

Seigarrena.– 2024ko ekainaren 14an emango dira ohorezko aipamenak, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Eguna ospatzeko.

Zazpigarrena.– Aipamen-proposamenen epea bukatu ondoren, Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.4 artikuluan jasotako ebaluazio-batzordea deituko da, ohorezko aipamen-eskaerak baloratzeko eta horien buruzko ebazpen-proposamena egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 30a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala