31. zk., 2024ko otsailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
744
4/2024 DEKRETUA, otsailaren 2koa, lehendakariarena, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko ordezkariak izendatzeko dena.
Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen bitartez, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua eratu eta arautu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak enpleguaren arloan koordinatzeko, parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko organo gorena izateko.
Aipatutako legearen 70. artikuluko 1. apartatutan ezarritakoaren arabera, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua lehendakariak izendatutako hamabi kidek osatuko dute. Kide horiek Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak ordezkatuko dituzte, banaketa honen arabera:
a) Eusko Jaurlaritza ordezkatzen duten sei kide; haien artean egongo dira, betiere, enplegu, hezkuntza, inklusio eta lehiakortasunaren arloetan eskumena duten sailen titularrak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusia.
Ordezkaritza osatu arteko gainerako kideak enpleguaren arloan eskumena duen saileko goi-karguak izango dira, eta sailaren titularrak izendatuta proposatuko dira.
b) Hiru foru-aldundietako bakoitza ordezkatzen duen kide bat, diputatu mailakoa.
c) Hiru kide, udalak ordezkatuz, ezarpen handiena duen euskal udalen elkarteak proposatuta.
Izendapen horrek tamaina guztietako udalen ordezkaritza bermatuko du; hortaz, udal-ordezkariek 10.000 biztanletik beherako udaletako hautetsiak, 10.000 eta 50.000 biztanle bitarteko udaletakoak eta 50.000 biztanletik gorako udaletakoak izan beharko dute.
70. artikuluko 2. apartatutan ezarritakoaren arabera, enpleguaren arloan eskumena duen sailaren titularra izango da Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko lehendakaria.
Halaber, artikulu bereko 3. apartatuak ezarritakoaren arabera, kideak izendatzerakoan, gizonen eta emakumeen presentzia orekatua sustatuko da, karguaren ondorioz kide direnei kalterik egin gabe.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 5. puntuan xedatutakoari jarraikiz, 2023ko urriaren 11ko Aginduaren bidez, Euskadiko Udalen Elkartea izendatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan ezarpen handiena duen udal-elkarte.
Ondorioz, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak erabaki zuen euskal udalen hiru ordezkari proposatuko dizkiola lehendakariari, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izenda ditzan.
Horregatik guztiagatik,
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izendatzea, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, honako hauek:
– Idoia Mendia Cueva andrea, Lan eta Enpleguko sailburua, bere gain hartuko duela Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren lehendakaritza, Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
– Aranzazu Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.
– Jokin Bildarratz Sorron jauna, Hezkuntzako sailburua.
– Francisco Pedraza Moreno jauna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
– Elena Pérez Barredo andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.
– Alfonso Gurpegui Ruiz jauna, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea.
2. artikulua.– Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izendatzea, foru-aldundien ordezkari gisa, honako hauek:
– Cristina González Calvar andrea, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua.
– Teresa Laespada Martínez andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatua.
– Irune Berasaluze Lazkano andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako foru diputatua.
3. artikulua.– Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izendatzea, udalen ordezkari gisa, honako hauek:
– Xabier Otxandiano Martínez jauna, Bilboko zinegotzia
– Nerea Bengoa García de Cortazar andrea, Legutioko alkatea.
– Iker Urkiza Quilez jauna, Durangoko zinegotzia.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Dekretu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Guztiek honen berri izan dezaten, argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko otsailaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.