Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2024ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
737

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 31koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita zein egunetan jarriko den Segurtasun Saileko Gurenet atarian Ertzaintzako Betearazpen Eskalako komisariondokoen kategorian merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu eta Balorazio Batzordea izendatzen duen ebazpena (C280).

Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko irailaren 20ko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz (urriaren 2ko EHAA, 188. zk.), zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baita Ertzaintzako Eskala Exekutiboko komisariondokoen kategorian merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuak betetzeko deialdia, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2024ko urtarrilaren 30ean Segurtasun Saileko Gurenet atarian jarri dela Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita Ertzaintzako Betearazpen Eskalako komisariondokoen kategorian merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta izendatzen baitira Balorazio Batzordeko kideak (C280).

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 31.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala