Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2024ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
733

5/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Iruarrizaga Díez andrea Arreta Integratuko Zuzendariorde Mediko kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

254/2020 Ebazpenaren bidez, Ana Iruarrizaga Díez andrea Arreta Integratuko Zuzendariorde Mediko izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Iruarrizaga Díez andrea Arreta Integratuko Zuzendariorde Mediko kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko otsailaren 4ko lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2024ko urtarrilaren 4a.

Barrualde-Galdakaoko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala