Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
598

IRAGARKIA, Repsol Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.– Jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimenaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: VDP-B-2017-0007.

Erakunde eskatzailea: Repsol Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.

Jarduera: 96.219 zenbakiko gasolina-zerbitzugunea, BI-3121 errepidean, 24,2. k.p.

Jardueraren kokapena: Urduliz (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: izenik gabeko erreka eta lurrean infiltrazioa.

Isurketa puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):

Ur industrialak X: 505.713 Y:4.801.313.

Hiriko hondakin-urak edo antzekoak: X: 505.658 Y: 4.801.439.

Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak (234 m3/urteko) eta ur industrialak (537 m3/urteko).

Jardueraren deskribapena: Repsol Comercial de Productos Petrolíferos, S.A. enpresak baimena eskatu du Urdulizko udalerrian (Bizkaia) BI-3121 errepidean (24,2. k.p.) dagoen gasolina-zerbitzugunean sortutako hondakin-ur industrialak eta sanitarioak isurtzeko. Industria-urak tratatzeko, dekantagailua eta I. motako hidrokarburoen bereizgailua dago. Hiriko hondakin-urak tratatzeko: hobi septikoa – hare iragazkia eta, ondoren, lurrean infiltrazioa.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek erreklamazioak aurkeztu eta espedientea aztertu ahal izan dezaten adierazitako epean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo Mendebaldeko kantaurialdeko arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao) eta han egongo da espedientea ikusgai, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Bilbao, 2024ko urtarrilaren 23a.

Zuzendari nagusia
FE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).

Isurketa arloko arduraduna,

JOSÉ ERRAZKIN GUILLORME.


Azterketa dokumentala