25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
596
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den Oiartzun udalerrian (Gipuzkoa), Iturrioz auzoko Xauerreka-Usategieta izeneko parajean, dagoen Aritz Ondo iturburuko ur publikoak etxean erabiltzeko eta ureztatzeko aprobetxatzeko espedientea.
Espedientearen kodea: A-G-2022-0014
Eskatzailea: Aritz Ondo Ur-Komunitatea.
Jardueraren kokapena: Oiartzun.
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):
X = 592.986; Y = 4.790.850
Eskatutako urteko bolumena: 1.024 m
Uraren erabilera: etxean erabiltzeko eta ureztatzeko.
Obren deskribapena: Iturburuko urak 1,2 m3-ko katilua duen etxola baten barruan biltzen dira, ondoren baserrietara banatzeko. Urak 18 pertsonaren etxe-erabilerarako izango dira, eta 900 m2-ko baratzeak ureztatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 22a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.