Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
593

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, dekretu honetan jasotako laguntzen itzulketa-espedienteen zenbait probidentzia jakinaraztekoa: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.

Ezinezkoa izan da aipatutako itzulketa-espedienteen probidentziak zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie 15 eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alegatzeko, itzulketa-prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman aurretik.

Era berean, jakinarazten da interesdunek eskuragai dutela zerrendako itzulketa-espedienteen probidentzia horien testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala