25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
585
IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 26koa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «BESS Retuerto» izeneko proiektua Barakaldoko udal-mugartean (Bizkaia).
Jendaurrean jartzen da aurretiko administrazio-baimena eskatu zaion instalazio elektrikoa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak– eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-26ko BOE) xedatutakoarekin bat etorriz.
Esp.: 48-GE-Y-2023-00039.
– Eskatzailea: BESS Development 3 SL.
– Kokapena: Barakaldoko udal-mugartea.
– Exekuzio-materialaren aurrekontua, guztira: 19.462.482,94 euro.
– Helburua: baterien bidez energia biltegiratzeko sistema berria jartzea, bertan dagoen 30 kV-ko sarera konektatuta.
– Instalazioaren ezaugarriak: Ignacio Olabarri Lasa industria-ingeniariak 2023ko abenduan sinatutako proiektuan adierazitakoak. Proiektu hori espedientean dago jasota.
– Eskaeraren helburua: aldez aurreko administrazio-baimena.
Eta hori guztia argitara ematen da nornahik proiektua azter dezan sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udaletxean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Egokitzat jotzen diren alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Lurralde Ordezkaritzan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko urtarrilaren 26a.
Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.