Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
583

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 19koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura bateko ebazpena jakinarazteko dena.

Eranskinean adierazitako lan-arloko zehapen-prozeduran, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, Bilbao).

Halako errekurtsorik ez bada aurkezten era eta epe egokietan, zehapena ordaindu egin beharko da, hain justu ere EAEko Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nireordainketa Prozedura horretan, ordaintzeko azken eguna hau da: 2024-03-19. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

Bilketa-prozeduraren Kodea (BPK): 9050794.

Entitate igorlea: 04833001-522.

Erreferentzia: 4823026300375.

Identifikazioa: 190324.

Zenbatekoa: 2.451,00 euro.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko urtarrilaren 19a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

VERÓNICA FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala