25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
579
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 25ekoa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita farmazia-bulegoetako giza nutrizioaren eta dietetikaren atala arautzen duen dekretu-proiektua.
Osasuneko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 18ko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da farmazia-bulegoetarako giza nutrizioaren eta dietetikaren atala arautzen duen dekretu-proiektua.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapenei entzunaldiaren izapidea egingo zaie. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.
Ildo horretan, proiektua egiteko prozedura hasteko aginduaren arabera, informazio publikoko izapide bat ireki behar zen, izapidetzen ari zen arauan interesa zuten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko.
Horregatik guztiagatik, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea farmazia-bulegoetako giza nutrizioaren eta dietetikaren atala arautzen duen dekretu-proiektua hogei egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Irekian.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 25ean.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
PEDRO LUIS SÁENZ PALACIOS.