25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
575
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 26koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak homologatutako babes zibileko udal planak jasotzen dituen zerrenda.
Larrialdiak kudeatzeari buruzko apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 14.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta, halaber, Euskadiko Babes Zibileko Batzordearen antolakuntza, funtzioak eta osaketa arautzeari buruzko otsailaren 17ko 24/1998 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, aipatu batzordeari, besteak beste, funtzio hau dagokio: bere eskumen diren babes zibileko planak homologatzea.
Esandakoaren ondorioz, Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak, 2023ko abenduaren 19an egindako batzarrean, erabaki batzuk hartu zituen, zenbait udaletako organo eskumendunek aurkeztutako babes zibileko planak onartzeko direnak.
Euskadiko Babes Zibileko Plana ekainaren 24ko 153/1997 Dekretuaren bitartez onartu zen eta urtarrilaren 13ko 1/2015 Dekretuaren bitartez aldatu zen. Plan horretako I. tituluaren 6. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta aipatutako homologazio-erabakiak ezagutzera ematearren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Homologatutako babes zibileko planen zerrenda argitara ematea. Plan horiek idazki honen eranskinean agertzen dira.
Bigarrena.– Ebazpen honetan aipatzen diren udalen babes zibileko planak, behin onartu eta homologatu ostean, udal horien lurraldeetan eta esparru funtzionaletan aplikatu beharko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 26a.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,
JOSEBA MIRENA ZORRILLA IBAÑEZ.
ERANSKINA
2023ko abenduaren 19an egindako batzarrean, Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak homologatutako babes zibileko udal lurralde-planak.
Mendaro 2023-12-19.