25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
574
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 24koa, Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdi Plan Berezia jendaurrean jartzea erabaki da.
17/2015 Legeak, uztailaren 9koak, Babes Zibileko Sistema Nazionalarenak, 7.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarrek babes zibileko planak egiteko prozesuan parte hartzeko eskubidea daukate, legez eta arauz ezarritako moduan. Halaber, Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak, apirilaren 21eko 5/2016 Legeak aldatutakoak, bere 2bis artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztiek eskubidea daukate zuzenean eragin diezaieketen babes zibileko eta larrialdietako planak egiteko prozesuan parte hartzeko, jendaurreko informazio eta kontsultako eta herritarren parte-hartzeko izapideen bitartez.
Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin lankidetzan, Foru Aldundietako Mendien Zerbitzuekin bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdi Plan Berezia landu du eta orain, plan hori jendaurrean jarri behar da 20 egun balioduneko aldian.
Ondorioz, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdi Plan Bereziaren proiektua 20 egun baliodunez jendaurrean jartzea, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Aurreko artikuluan ezarritakoa betetzeko, Larrialdi Plana eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak daukan egoitzan (La Torre eraikina, Forondako ataria 41, Vitoria-Gasteiz) eta Euskadin dagoen Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan (Ornilla Doktorearen kalea 1 A, Bilbao). Era berean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.
Bigarrena.– Alegazioak epe horren barruan Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara zuzendu behar dira, hau da, helbide honetara: La Torre eraikina, Forondako ataria 41, 01010 Vitoria-Gasteiz, eta sail horren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako edozein modutan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 24a.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,
JOSEBA MIRENA ZORRILLA IBAÑEZ.