Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2024ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
573

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 22koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2023ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen horren bidez, 2023. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.

2023ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren 18.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da emandako dirulaguntzen zerrenda eta erakunde onuradunen zerrenda, guztiek horren berri izan dezaten.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Argitara ematea emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2023ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren babesean, eranskinean ageri den moduan.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 22a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala