Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
537

IRAGARKIA, unibertsitatearen jarduketa baten kontra jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatu eta Administrazioarekiko Auzien Bilboko 2. epaitegian ager daitezen 2023ko urriaren 17ko EHAAn argitaratu zen iragarkia aldatzeko dena.

2023ko urriaren 17ko EHAAan argitaratu zen idazkaritza nagusiaren iragarki baten bidez jakinarazi zitzaien interesatuak izan daitezkeenei administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri zela UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2023ko otsailaren 23ko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen UPV/EHUko errektorearen 2022ko urriaren 20ko Erabakia, oinarri espezifikoak argitaratzekoa hautaketarako ohiko prozesu honen barruan: administrazio eta zerbitzuetako funtzionarioak, A taldea. Aipatutako errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Bilboko 2. epaitegian izapidetu da, 333/2023 prozedura laburtuaren bidez.

Iragarki honen bidez jakinarazten da aipatutako prozedura 433/2023 zenbakia duen prozedura laburtuaren bidez izapidetu dela ondoren epaitegi berean.

Leioa, 2024ko urtarrilaren 12a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala