23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
535
IRAGARKIA, Munitibar -Arbatzegi Gerrikaitz- udal-mugartean (Bizkaia) dagoen Lea ibaiko ura aprobetxatzeko emakida-espedientea jendaurrean jartzeko dena; ura, energia elektrikoa sortzeko erabiliko da, helburu didaktikoekin eta aisialdirako (igerilekua betetzea).
Espedientearen kodea: A-B-2022-0017.
Eskatzailea: Munitibar -Arbatzegi Gerrikaitz-eko Udala.
Jardueraren kokapena: Bengola Energia Berriztagarrien Interpretazio Zentroa, Gerrikaitzen (Munitibar -Arbatzegi Gerrikaitz-).
Bilketa-puntua [UTM koordenatuak (ETRS89)]:
X = 533.549; Y = 4.789.677.
Eskatutako urteko bolumena: 1.800 m3 urtean.
Uraren erabilera: energia elektrikoa sortzea, helburu didaktikoarekin Bengola Energia Berriztagarrien Interpretazio Zentroan, eta aisialdirako (igerilekua betetzea).
Obren deskribapena: urak 2,3 m inguruko garaiera duen presa txiki batetik bideratzen dira, eta tarte batzuetan hodituta dagoen kanal batetik eramaten dira errotari atxikitako karga-ganberara.
Turbina (Turgo motakoa, injektore bikoitzekoa eta ardatz bertikalekoa) hartzeko arku-bankada bat instalatzea aurreikusten da, bai eta bilketan elektrobalbula bat instalatzea ere, emari-mugatzailearen eta kontrol bolumetrikoko sistemaren ondoan, kanalaren abiatze-eremuan.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 5a.
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.