Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
534

IRAGARKIA, zeinaren bidez bertaratuta jakinarazten baita Uraren Euskal Agentziaren jabari publiko hidraulikoko ondasunen erabilera-kanona eta isurketak kontrolatzeko kanona kobratzeari dagokionez.

Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluan xedatutakoa betez, erantsitako zerrendan zehazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egiten saiatu da baina, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio, ezinezkoa izan da interesdunei horien berri ematea.

Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan.

Hori dela eta, interesdunei edo horien legezko ordezkariei (behar bezala egiaztatuta egon beharko dutenei) dei egiten zaie 15 egun naturaletan ager daitezen jakinarazpena egiteko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Uraren Euskal Agentzian agertu beharko dira (Gamarrako atea 1., El Boulevard eraikina, 11. solairua), asteazkenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.

Epea amaitu denean agertu ez badira, erantsitako zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 4a.

Zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala