Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
533

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aizarnazabalgo udalerriko (Gipuzkoa) Etxezarreta auzoan dagoen Urola ibaiaren 12,15 l/s-ko ur-aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzeko espedientea, industrian erabiltzeko.

Espedientearen kodea: MCA-G-2022-0006.

Eskatzailea: Zubialde, Sociedad Anónima.

Jardueraren kokapena: Aizarnazabalgo udalerrian (Gipuzkoa) Etxezarreta auzoa.

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

X = 561.679; Y = 4.790.519.

Eskatutako urteko bolumena: 864.000 m3 urtean.

Uraren erabilera: industria-erabilera.

Obren deskribapena: urak Urola ibaiaren gainean kokatutako hormigoizko kanal baten bidez hartzen dira. Kanal horretatik abiatuta, 29,5 CV-ko ponpa zentrifugoaren bidez xurgatzen da ura. Ponpa konpontzeko buxatzen edo gelditzen bada, 14,75 CV-ko beste xurgapen-ponpa bat dago. Bildutako ura lehen mailako dekantazioko andel batera bidaltzen da, gero bigarren depositu batera bidaltzeko eta, azkenik, 40,8 CV-ko bi ponpa zentrifugoetako batek fabrika barrura ponpatzeko, industria-erabilerarako.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan. Han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 26a.

Zuzendari nagusia.
PD (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa)

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala