23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
532
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den Oiartzun Udalerrian (Gipuzkoa) Gorrinzulo iturburuko ura abeltzaintzarako erabiltzeko administrazio-emakidaren eskaeraren espedientea.
Espedientearen kodea: A-G-2023-0018.
Eskatzailea: Oiartzungo Udala.
Jardueraren kokapena: Oiartzun (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):
X = 595.639; Y = 4.794.739.
Eskatutako urteko bolumena: 90 m3 urtean.
Uraren erabilera: abeltzaintza-erabilera.
Obren deskribapena: aire zabaleko hormigoizko kutxeta baten bidez biltzen dira urak. Puntu horretatik, urak 190 m-ko grabitatearen bidez desbideratzen dira 1,1 m3-ko edukierako aska bateraino, flotagailu batekin.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.