23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
526
IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 10ekoa, zeinaren bidez jakinarazten baitira Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2022ko irailaren 14ko Ebazpenaren bidez emandako jendaurreko informazio-izapidean aurkeztu den alegazio-idazkiei emandako erantzunak. Ebazpen horren bidez, jendaurrean jarri zen «Aginagako tunelaren eraikuntza-proiektua» eta dagokion ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezin izan da egin, eta iragarki hau jakinarazten da, ohartaraziz, aipatutako erantzunak Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan eskura daitezkeela (Lakua I, 7. Solairua, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 10a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.