Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
525

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Burgelu, Barrundia, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udal-mugarteetan Cluster Eólico «Vitoria 30 kV» parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.

Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Cluster Eólico «Vitoria 30 kV» parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

– Eskatzailea: Savanna Power Solar 14 SLU (IFK: B94 048 55 90), bere izenean eta Savanna Power Solar 15 SLU (IFK: B02991966), Savanna Power Solar 16 SLU (IFK: B02991958), Enigma Green Power 02 SLU (IFK: B02936748), Enigma Green Power 03 SLU (IFK: B02936763) eta Enigma Green Power 04 SLUren (IFK: B02936730) ordezkari gisa.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Burgelu, Barrundia, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba).

– Haize-sorgailuen kopurua: 6.

– Instalatu den potentzia gordina: 29,94 MW.

– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

(Ikus .PDF)

Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 18a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala