23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
516
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez laguntzak ematen eta ukatzen baitzaizkie garagardoa egiten duten enpresei, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren babesean. Agindu horren bidez, Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak nabarmen eragindako elikagai-katearen sektoreentzako ezohiko laguntzen deialdia egin zen 2023. urterako.
Ikusi dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren VII. kapituluaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak. Agindu horren bidez, Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak nabarmen eragindako elikadura-kateko sektoreentzako 2023ko ezohiko laguntzen deialdia egin zen. Horrez gain, eskabide horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere aztertu da.
Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 8. oinarria aplikatuta eratu, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez izendatu zen.
Balorazio Batzordearen ebazpen-proposamena egiteko, kontuan hartu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan ezarritako onargarritasun-irizpideak.
Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei garagardoa egiten duten enpresentzako laguntzak ematea. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren VII. kapituluan jasota daude, eta eranskin horretan zuzeneko laguntza gisa emandako zenbatekoa zehazten da. Zenbateko osoa 631.138,72 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren VIII. kapituluan jasotako pentsu-fabrikatzaileentzako laguntzak ukatzea, eta eranskin horretan laguntza ukatzeko arrazoia zehaztea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du beronen aurka, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 28a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.