Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

SEGURTASUN SAILA
514

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 19koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, 2023ko abenduaren 18ko Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen horren bidez, Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako karrerako funtzionarioak babes pertsonalean espezializatzeko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen (2024ko urtarrilaren 12ko EHAA, 9. zk.).

2023ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez (2024ko urtarrilaren 12ko EHAA, 9. zk.), Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako karrerako funtzionarioak babes pertsonalean espezializatzeko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.

Lehenengo Oinarrian ezarritakoaren arabera, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioak lehiaketa-oposizio bidez hautatzeko prozedura bete behar da, babes pertsonalean espezializatzeko ikastaroan sartzeko.

Bigarren Oinarriaren 1. c) apartatuak parte hartzeko baldintzen artean ezartzen du Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran egotea.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren egiturari buruzko martxoaren 30eko 96/2010 Dekretuak eta indarrean dauden eta aplikatzekoak diren gainerako legeek emandako eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 18ko Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako karrerako funtzionarioak babes pertsonalean espezializatzeko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen (2024ko urtarrilaren 12ko EHAA, 9. zk.). Horrela, deialdi horretan sartzen dira bai Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategoria, bai Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehena kategoria.

Bigarrena.– Orain arte aurkeztutako eskabideak baliozkotzat jotzea.

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea luzatzea. Epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Laugarrena.– Adierazitako aldaketak izan ezik, 2024ko urtarrilaren 12ko EHAAn –9. zenbakia– argitaratutako oinarrien gainerako alderdiak bere horretan mantentzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenaren aurrean. Bi hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, administrazioarekiko auzien epaitegien lurralde-eskumeneko arauak errespetatu beharko dira, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotakoak.

Arkauti, 2024ko urtarrilaren 19a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala