23. zk., 2024ko urtarrilaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 3 orri.)
- EPUB (127 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
513
37/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2023ko abenduko lekualdatze-lehiaketako zikloko destinoen eskaintza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan destinoa daukaten Goi-Mailako Teknikarien A2 lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikarien kategoria/lanpostu funtzionala betetzeko lekualdatze-lehiaketarena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.
Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1309/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 8ko EHAA, 221. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Goi-mailako Teknikarien A2 lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikarien kategorian.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1. apartatuan xedatutakoari jarraituz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Goi-mailako Teknikarien A2 lanbide-taldeko Administrazio eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikarien kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko abenduko zikloko destinoen eskaintza argitaratzea ebazpen honekin batera doan eranskinean.
Ebazpen honen bidez deitutako zikloan, 2023ko urriaren 31 hartu da erreferentziatzat eskaini beharreko lanpostuak hautatzeko, eta 2024ko otsailaren 21a betekizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-aukeraketa egin edo aldatzeko.
Lehiakideek eskabidea aldatu ahal izango dute, destinoen hautaketa barne, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eta urriaren 21eko 1309/2021 Ebazpenaren oinarrietan araututakoaren arabera, 2024ko otsailaren 21era arte, 2023ko abenduaren ziklo honi dagokionez.
Destinoen aukeraketa aldatzeko, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da.
2023ko abenduko ziklo honetan, 2024ko otsailaren 21era arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.
2023ko abenduko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2024ko otsailaren 21a amaitzen denean.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.