21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
483
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez bete gabe uzten den Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko urriaren 4ko Aginduaren bidez onartutako deialdia (Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak ematea arautzen duena eta 2023an lau beka emateko deialdia onartzen duena).
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko urriaren 4ko Aginduaren bidez Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak ematea arautu zen, eta 2023an lau beka emateko deialdia onartu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak jakinarazi du ez dela eskabiderik aurkeztu.
Hori dela eta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egindako proposamenarekin bat etorriz, eta aipatutako aginduaren 10. artikuluarekin eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– bete gabe uztea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko urriaren 4ko Aginduaren bidez onartutako deialdia (Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak ematea arautzen duena eta 2023an lau beka emateko deialdia onartzen duena).
Bigarrena.– ebazpen hau jakinaraztea Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzari eta Euskadiko Artxibo Historikoaren arduradunari.
Hirugarrena.– ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoa betez, guztiek jakin dezaten.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, interesdunek jakinarazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik zenbatzen hasita edo, egoki denean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 22a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.