21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
482
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2024ko urtarrilaren 12ko Akordioa, lege honen arlokoa: 2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena.
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa lortuta, eta bat etorriz artikulu horren c) letran ezarritakoarekin, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa, lege honen arlokoa: 2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena. Ebazpen honen eranskinean jasota dago akordioa.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEA
Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, lege honen arlokoa: 2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau hitzartu du:
I.– Bat etorriz Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko Lankidetzarako Aldebiko Batzordearen Akordioan aurreikusitakoa betetzeko eratutako lantaldeak aldez aurretik izandako negoziazioekin, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legearen 88.1 artikuluarekin lotutako eskumen-desadostasunak aztertu eta konpontzeko proposamenak egiteko, bi aldeek uste dute desadostasun horiek konponduta geratu direla, konpromiso eta kontsiderazio hauek kontuan hartuta:
2/2023 Legearen 88.1 artikuluan aurreikusitako osasun-laguntza, osasun-sistema publikoaren kargura ematen zaiena autonomia-esparruko kirol-lehiaketetan parte hartzen duten kirolariei, Estatuko araudian EAEko Osasun Sistema Nazionalean osasun-prestazioen erregimenaren eremu subjektiboari dagokionez aurreikusitako moduan ulertuko da, eta hori finkatzea Estatuaren eskumena da.
II.– Lortutako akordioa dela eta, bi alderdiak bat datoz: adierazitako desadostasunak konpondutzat jotzen dituzte, eta planteatutako eztabaida amaitutzat jotzen dute.
III.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa,
ÁNGEL VÍCTOR TORRES PÉREZ.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.