Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
480

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 17koa, Gazteriako zuzendariarena, 2024ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako proiektuen Balorazio Batzordeko kideak izendatu eta batzorde horren osaera argitara ematen duena.

«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, proiektuak aztertu, ebaluatu, aurrehautatu eta hautatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da, artikulu horretan ezarritako osaera eta ezaugarriak izango dituena. 8. artikuluan ere, 5. apartatuan, ezartzen da Balorazio Batzordearen osaera deialdiaren ebazpenean argitaratuko dela, edo, bestela, Gazteria Zuzendaritzako titularraren Ebazpen bidez, EHAAn.

2024rako deialdia 2023ko azaroaren 22ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta, beraz, bidezkoa da Balorazio Batzorde horren osaera zehaztea eta argitaratzea.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren Balorazio Batzordeko kideak izendatzea, eta programa horren osaera argitara ematea. Hona hemen osaera:

– Lehendakaritza: Josu Gerediaga Egurrola, Gazteriako arduraduna.

– Batzordekidea: Miren Saiz Alzugaray, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako teknikaria.

– Idazkaritza: Iker Garagarza Berger, Gazteriako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 17a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala