21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
478
75/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko jarduneko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, Kanpo-kontsultetako Gainbegiralea lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.
Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen azaroaren 13ko 957/2023 Ebazpenaren bidez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, Kanpo-kontsultetako Gainbegiralea lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2023ko azaroaren 24ko EHAA 225 zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da eskabiderik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, Kanpo-kontsultetako Gainbegiralea lanpostua betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2024ko urtarrilaren 16a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.