21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 5 orri.)
- EPUB (185 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
474
2395/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikarien B2 lanbide-taldeko Prebentzioko, Segurtasuneko eta Higieneko Erdi Mailako Teknikarien kategoria/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoen zikloko deialdian.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 580/2023 Ebazpenaren bidez (martxoaren 29ko EHAA, 62. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen Erdi Mailako Teknikarien B2 lanbide-taldeko I. eranskinean zerrendatutako kategoria/lanpostu funtzionaletarako eta bertan jaso zen Prebentzioko, Segurtasuneko eta Higieneko Erdi Mailako Teknikarien kategoria/lanpostu funtzionala, eta prozesua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautu da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 27ko 430/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA, 91. zk.), zeina abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatu baitzen (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.), argitara eman zen Erdi Mailako Teknikarien B2 lanbide-taldeko Prebentzioko, Segurtasuneko eta Higieneko Erdi Mailako Teknikarien kategoria/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 29ko 1604/2023 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikarien B2 lanbide-taldeko Prebentzioko, Segurtasuneko eta Higieneko Erdi Mailako teknikarien kategoria/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9.8 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio martxoaren 16ko 580/2023 Ebazpenaren I. eranskineko Erdi Mailako Teknikarien B2 lanbide-taldeko kategoria/lanpostu funtzionalen zerrendan jasota dagoen Prebentzioko, Segurtasuneko eta Higieneko Erdi Mailako Teknikarien kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea, ebazpen honen I. eranskinaren bidez, Erdi Mailako Teknikarien B2 lanbide-taldeko Prebentzioko, Segurtasuneko eta Higieneko Erdi Mailako Teknikarien kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan onartutakoen behin betiko zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 430/2023 Ebazpenean daude jasota.
Bigarrena.– Onartzea, baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita, ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez, Erdi Mailako Teknikarien B2 lanbide-taldeko Prebentzioko, Segurtasuneko eta Higieneko Erdi Mailako Teknikarien kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko ziklorako. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 430/2023 Ebazpenean daude jasota.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 27ko 430/2023 Ebazpenaren eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalei dagozkien destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, ebazpen honekin batera doan III. eranskinaren bidez.
Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin, salbu eta uko egiteko arrazoia edozein administrazio publikok edo osasun-zerbitzuk deitutako behin betiko borondatezko mugikortasuneko beste prozedura baten ebazpena bada, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, edo izendapen askeko izendapen baten bitartez.
Bosgarrena.– Destinoa lortzen dutenek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunen barruan.
Lanpostuaz jabetzeko, oro har, esleitutako destinora itzuli beharko da kargua utzi eta hurrengo hiru egunen barruan, baldin eta plazak herri berekoak badira; Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batekoak badira, bost egunen barruan; eta osasun-zerbitzua aldatzen bada, hilabeteko epean. Esleipenaren ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen bada, lanpostuaz jabetzeko epea hilabetekoa izango da, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lanpostuaz jabetzeko unean Osakidetzan destinoa zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean betetzen ari den adjudikaziodunak 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.9.3 apartatuan aurreikusitako lanpostuaz jabetzeko epea izango du, baina epe hori zenbatzeko kontuan hartu beharko da betetzen duen destinoa, salbu eta azken hori esleitzen bazaio; kasu horretan, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetu beharko du lanpostuaz, behin-behineko atxikipenaren kasuan, edo zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan kargua utzi eta hurrengo egunean.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.