Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
473

2394/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Profesionalen C3 lanbide-taldeko Instalazio Elektrikoetako Teknikaria kategoria/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoen zikloko deialdian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Teknikari Espezialista Profesionalen C3 lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategoria/lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Instalazio Elektrikoetako Teknikaria kategoria sartzen baita, eta prozesu hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautu da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 16ko 583/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 31ko EHAA 91. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen, Teknikari Espezialista Profesionalen C3 lanbide-taldeko Instalazio Elektrikoetako Teknikaria kategoria/lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 29ko 1602/2023 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Profesionalen C3 lanbide-taldeko Instalazio Elektrikoetako Teknikaria kategoria/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9.8 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio 1313/2021 Ebazpenaren I. eranskineko Teknikari Espezialista Profesionalen C3 lanbide-taldearen kategoria/lanpostu funtzionalen zerrendan dagoen Instalazio Elektrikoetako Teknikaria kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Teknikari Espezialista Profesionalen C3 lanbide-taldeko Instalazio Elektrikoetako Teknikaria kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 583/2023 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala