21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 3 orri.)
- EPUB (125 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
469
2390/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Ospitaleko Erradiofisikako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoria/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategoria/lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Ospitaleko Erradiofisikako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoria/lanpostu funtzionala sartzen baita, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 26ko 354/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk.), zeina aldatu egin baitzen abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitara eman zen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Ospitaleko Erradiofisika Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoria/lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 29ko 1598/2023 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Ospitaleko Erradiofisikako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoria/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten 21eko 1307/2021 Ebazpenaren I. eranskineko Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko kategoria/lanpostu funtzionalen zerrendan dagoen Ospitaleko Erradiofisikako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea, baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Ospitaleko Erradiofisikako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko ziklorako. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 26ko 354/2023 Ebazpenean daude jasota.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.