Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
466

2387/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Ospitale Larrialdietako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko I. eranskinean zerrendatutako kategoria/lanpostu funtzionaletarako eta bertan jaso zen Ospitale Larrialdietako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria/lanpostu funtzionala. Ebazpen hori martxoaren 29ko EHAAn argitaratu zen (62. zk.), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 26ko 349/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA, 91. zk.), zeina abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatu baitzen (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.), 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Ospitale Larrialdietako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 29ko 1595/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratu ziren eta destinoak behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Ospitale Larrialdietako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako/lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren I. eranskineko Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko kategoria/lanpostu funtzionalen zerrendan dagoen Ospitale Larrialdietako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria/lanpostu funtzionaleko destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 26ko 349/2023 Ebazpenean jasotako Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Ospitale Larrialdietako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloan onartutako langileen behin betiko zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren arabera.

Bigarrena.– Onartzea baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita, ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 26ko 349/2023 Ebazpenean jasotako Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Ospitale Larrialdietako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko ziklorako.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 26ko 349/2023 Ebazpenaren eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalei dagozkien destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, ebazpen honekin batera doan III. eranskinaren bidez.

Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin, salbu eta uko egiteko arrazoia edozein administrazio publikok edo osasun-zerbitzuk deitutako behin betiko borondatezko mugikortasuneko beste prozedura baten ebazpena bada, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, edo izendapen askeko izendapen baten bitartez.

Bosgarrena.– Destinoa lortzen dutenek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunen barruan.

Lanpostuaz jabetzeko, oro har, esleitutako destinora itzuli beharko da kargua utzi eta hurrengo hiru egunen barruan, baldin eta plazak herri berekoak badira; Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batekoak badira, bost egunen barruan; eta osasun-zerbitzua aldatzen bada, hilabeteko epean. Esleipenaren ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen bada, lanpostuaz jabetzeko epea hilabetekoa izango da, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanpostuaz jabetzeko unean Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean destino bat betetzen ari den adjudikaziodunak 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.9.3 apartatuan aurreikusitako lanpostuaz jabetzeko epea izango du, baina epe hori zenbatzeko kontuan hartu beharko da betetzen duen destinoa, azken hori esleitzen ez bazaio; kasu horretan, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetu beharko du lanpostuaz, behin-behineko atxikipenaren kasuan, edo zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan kargua utzi eta hurrengo egunean.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala