Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2024ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
443

2364/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Alergologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Alergologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 400/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk.), zeina aldatu egin baitzen abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitara eman zen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Alergologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria/lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 29ko 1571/2023 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Alergologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren I. eranskineko Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldearen kategorien / lanpostu funtzionalen zerrendan dagoen Alergologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea, ebazpen honen I. eranskinaren bidez, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Alergologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan onartutakoen behin betiko zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 400/2023 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena.– Onartzea, ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez, baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Alergologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko ziklorako Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 400/2023 Ebazpenean daude jasota.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinaren bidez argitara emateko agintzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 400/2023 Ebazpenaren eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Langileek, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago Osakidetzan, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori konputatzeko, betetzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetuko da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean, baldin eta behin-behineko atxikipenean badago, edo, bestela, kargua-utzi eta hurrengo egunean, baldin eta zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako barne-sustapenean badago.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala