18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 21 orri.)
- EPUB (1186 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
385
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea amaitzeko dena.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa - Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazten da Uraren Euskal Agentzia honek emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduetan.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera hogei (20) eguneko epean, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. Horrela, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek bidezko iritzi duena adieraz dezake Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 18a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.