18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
382
IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 17koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Azpeitia, Errezil eta Zestoan (Gipuzkoa) dagoen «Piaspe parke eolikoa (33 MW) eta ebakuazio-azpiegiturak» izeneko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzeko eskabideak.
115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira Piaspe parke eolikoari eta hari lotutako azpiegiturei buruzko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
Espedientea: 20-GE-Y-2022-00010.
– «Piaspe parke eolikoa (33 MW) eta ebakuazio-azpiegiturak» izeneko proiektua:
• Piaspe parke eolikoa (33 MW), 5 aerosorgailu dituena (6,6 MW-koak), guztira 205 metroko altuerarekin eta 170 metroko errotore-diametroarekin, Azpeitia, Errezil eta Zestoako udalerrietan (Gipuzkoa).
• Piaspe Sekzionamendu Zentroa (30 kV), Azpeitiko udalerrian (Gipuzkoa).
• Piaspe SZtik Lasao SETrako linea (30 kV), Azpeitia eta Zestoako (Gipuzkoa) udal-mugarteetako lurretatik igarotzen dena. 1. tartea: 0,699 km-ko luzera duena, lurpetik. 2. tartea: 2,926 km-ko luzera duena, airetik. 3. tartea: 0,291 km-ko luzera duena, lurpetik.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea lehorreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.
– Eskatzailea: Desarrollos Renovables Iberia PI SLU.
– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Azpeitia, Errezil eta Zestoa (Gipuzkoa).
– Banaketa-sarera husteko puntua: «Lasao» azpiestazioa, 30 kV-ekoa, i-DE Redes Eléctricas inteligentes, SAUrena.
– Parke eolikoaren eta ebakuazio-linearen aurrekontua: 32.142.000,00 euro.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimen horrek, dena den, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006, Donostia) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/ eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Donostia, 2024ko urtarrilaren 17a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.