18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
381
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legeari lotutako zehapen-prozedura baten ordainketa-gutuna.
Ezinezkoa izan denez ordainketa-gutun hori zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean ageri den interesdunak ordainketa-gutuna eskuratu ahal izango du hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006 Donostia / San Sebastian).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia / San Sebastian, 2024ko urtarrilaren 10a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.