18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
379
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko urriaren 26ko Ebazpena, Ertzaintzako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena.
Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I, eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 11.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.