18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
376
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariarena, B motako joko-enpresa operadorearen fidantza itzultzeko eskaera argitara emateko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.
Prozedura horretan interesdunak nor diren jakiterik ez dagoenez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat, argitara ematen da B95070801ek, 2014ko urriaren 2an, B motako enpresa operadore gisa jarritako fidantza itzultzeko eskaera (F201400810 erregistro-zenbakia); hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek, joko-kreditu bat dagoela justifikatzen badute, bi hilabeteko epean, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aurrean (Donostia-San Sebastián kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) zor zaien kantitatea fidantzaren kontura ordain dakien eskatu ahal izan dezaten.
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko dituzte kreditua justifikatzen duen titulua, zenbatekoa, gertakarien azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 10a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.