18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (171 KB - 12 orri.)
- EPUB (740 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
371
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 14koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduak arautzen dituen bekak onartzen dituena. Agindu horren bidez, hain zuzen, enpresa-egonaldietarako beken deialdia egiten da lantokiko prestakuntzako modulua egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2023-2024ko ikasturtean.
2023ko irailaren 13an argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren Agindua, enpresako egonaldi-beketarako deialdia egiten duena, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2023-2024ko ikasturtean.
Aipatutako 2023ko irailaren 5eko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, aurkeztutako eskabideak Ebaluazio Batzordeak ebaluatu ditu. Batzorde horrek onartu eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi dio onartzeko eta ukatzeko ebazpena, dagokionaren arabera, 2023ko azaroaren 6ko aktan jasota dagoen bezala.
Proposamena Plangintza eta Antolamendu zuzendariari helarazi ondoren, eta Aginduaren 9. artikuluan xedatzen den moduan, zuzendariari berari dagokio deialdi hau ebaztea.
Azaldutakoari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2023-2024 ikasturtean enpresan egonaldiak egiteko bekak ematea Lantokiko Prestakuntza modulua egiten ari diren Lanbide Heziketako ikasleei, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduaren 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera. Beka horiek I. eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Ebazpen hau https://ikasgune.hezkuntza.net/eu helbidean argitaratzeko agintzea, jakinarazpenetarako balio baitu.
3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar orok horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENA
Gainerako baldintzetan, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 14a.
Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,
NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.