Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
369

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita agortu egin dela «Investigo» programa finantzatzeko aurrekontu-kreditua, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (262. zk.) argitaratu zen «Investigo» programa finantzatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Deialdi hori 2021eko abenduaren 21eko bilkuran onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, erabaki baten bidez.

Deialdiaren 2.1 artikuluak ezartzen duenez, laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 9.715.706 euro da. Gainera, ezartzen du eman beharreko laguntzen bolumen osoak ez duela gaindituko aipatutako zenbateko hori edo zenbateko hori handitzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat, bereziki 2022an edo 2023an Euskal Autonomia Erkidegoari Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko funts berriak transferitzen bazaizkio xede bererako eta laguntza horiek finantzatzeari lotutako ordainketa-kreditu berriak sortzen badituzte.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez, 2022ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (127. zk.) argitara eman zen aipatutako deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoak handitu egin zirela, maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduan xedatutakoari jarraikiz (2022ko maiatzaren 19ko BOEn argitaratua). Agindu horren bidez, lurraldez lurralde banatu ziren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 19. eta 23. osagaien esparruko inbertsio-proiektuak gauzatzeko 2022ko ekitaldiko kredituak; Euskal Autonomia Erkidegoari, zehazki, 6.581.607 euro esleitu zitzaizkion, «Investigo» programako laguntzak finantzatzeko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, 2023ko ekainaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (106. zk.) argitaratu zen laguntza-deialdi horri esleitutako baliabide ekonomikoak handitu egin zirela, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura finantzatutako funtsen banaketaren arabera. Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialak 2023ko apirilaren 28ko bileran onartu zuen banaketa hori, 2023an autonomia-erkidegoek funtsak kudea zitzaten, eta, zehazki, 3.447.509 euro esleitu zitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari, «Investigo» programaren laguntzak finantzatzeko.

Horren ondorioz, aipatutako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kredituaren guztizko zenbatekoa 19.744.822 euro izan da.

Deialdiaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztenei emango zaizkie laguntzak, hurrenkera horretan. Aipatutako artikuluak, halaber, ezartzen du ezen, aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, horren berri emango dela EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen bat argitaratuz, eta ebazteke geratu diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Aurrekontu-zuzkidura agortu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan «Investigo» programa finantzatzeko laguntzen deialdirako esleitutako aurrekontu-kreditua 2023ko ekainaren 19an agortu dela, 00:00etan aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.


Azterketa dokumentala