18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
366
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 8koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiarena, Europar Batasunaren eta kanpo harremanen alorrean gazteak prestatzeko beka bati uko egitea onartzen duena eta ordezkoa esleitzeko dena.
Kanpo harremanen alorrean gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren 2023ko abuztuaren 30eko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bitartez, Europar Batasunaren eta kanpo harremanen alorrean gazteak prestatzeko beken deialdia egin zen, 2023-2024 aldirako.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiaren 2023ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, Europar Batasunaren eta Kanpo harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak esleitu ziren 2023 eta 2024rako.
Sara Federio Albaina andrea beka baten esleipendun izan zen Vitoria-Gasteizen, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian, 12 hilabeterako, eta bekari formalki uko egin zion zereginetan hasi aurretik.
Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoari jarraiki, uko egitearen kasuan eta Hautaketa Batzordeak proposatuta, ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka, bekari geratzen zaion aldirako eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasota.
2023ko abenduaren 20ko Ebazpenak, II. eranskinean, bekadunen ordezkoak izendatzen ditu. Eranskinean ezarritako hurrenkerari jarraiki, bidezkoa da aipatutako beka Zuriñe Zuazo Ortiz andreari esleitzea.
Horregatik guztiagatik, eman zaizkidan eskumenekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Sara Federio Albaina andrearen uko egitea onartzea Lehendakaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan burutu beharreko Europar Batasuna eta Kanpo Harremanak arloko bekan.
Bigarrena.– Zuriñe Zuazo Ortiz andrea izendatzea bekaren ordezko onuraduna, 2024ko abenduaren 29ra arte gelditzen den epean.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiari, jakinarazpena eman eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urtarrilaren 8an.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARIA ÁNGELES ELORZA ZUBIRIA.