Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
365

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketari buruzko 2023ko abenduaren 14ko Ebazpena zuzentzeko dena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 14ko ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 19ko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko; horien artean, 19. zenbakiduna zelarik, erakundearen barruko kudeaketan AGC8L1-D00310-22 kodearekin identifikatzen dena, Itsasontzigintza jakintza arlokoa.

Bigarrena.– Kasuan kasuko deialdiaren oinarrien I. eranskinean, 19. zenbakiko plazan, plazaren baldintza espezifikoa gehitu behar da: Merkataritza itsasontzietako makineriako ofizial edo burua.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako ebazpenak (2021eko otsailaren 12ko EHAA) eskumenak eskuordetuta.

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

«Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea, 2023ko abenduaren 14ko erabakiaren bidez onartutako deialdiaren oinarrien I. eranskinean barne ondorioetarako AGC8L1-D00310-22 kodeaz deskribatutako lanpostuari dagozkion datuak honela zuzentzea:

hau dioen lekuan:

Plaza zenbakia: 19. Kodea: AGC8L1 - D00310-22. Kategoria: Irakasle agregatuak. Jakintza arloa: Itsasontzigintza. Saila: Ingeniaritza Energetikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Irakatsi beharreko irakasgaiak: «Garraio Bereziak».

beste hau jarri behar da:

Plaza zenbakia: 19. Kodea: AGC8L1 - D00310-22. Kategoria: Irakasle agregatuak. Jakintza arloa: Itsasontzigintza. Baldintza berezia: Merkataritza itsasontzietako makineriako ofizial edo burua. Saila: Ingeniaritza Energetikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Irakatsi beharreko irakasgaiak: «Garraio Bereziak».

Bigarrena.– Jakinaraz dakion honako erabaki hau dagokion sailari eta argitara dadin Unibertsitatearen webgunean (Irakasleen atala - tramitean diren Deialdiak). Har beza kontuan hala dagokion Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuko atalak.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2024ko urtarrilaren 18a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala