Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2024ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
267

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 Epaitegian bideratutako 321/2023 prozedura laburtuan.

Funtzio Publikoko zuzendariak xedatu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 Epaitegira igor dadila prozedura honen administrazio-prozedura:

321/2023 prozedura laburtua: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez partez baiesten zen Funtzio Publikoko sailburuordearen martxoaren 16ko 3/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horretan, indarreko lan-poltsei dagozkien zerrenden argitalpena xedatu zen, 2022an emandako zerbitzuak birbarematu ondoren.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretako interesdunak epatzen dira, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 Epaitegian ager daitezen eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 27a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala