Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2024ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
264

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 319/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

319/2023 prozedura laburtua. Non 15086 ZP duen karrerako funtzionarioak errekurtsoa jarri zuen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 5eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 15086 ZP duen funtzionarioak Batzordearen 2023ko maiatzaren 11ko Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Erabaki hori C249 gisa identifikatutako hautaketa prozeduraren deialdiaren 26.2 eranskinean adierazitako lanpostuei dagozkien merezimendu espezifikoak baloratzeaz arduratzen da.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 21a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala