Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2024ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
263

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 157/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

157/2023 prozedura laburtua. Prozedura horretan, 23005 ZP duen karrerako funtzionarioak, errekurtsoa jarri zuen Segurtasuneko sailburuaren eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 3ko baterako Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, jakinarazten dira Ertzaintzako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran Ertzaintzako berariazko merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuen behin betiko esleipenak (C248 eta C249), eta ebazpen epea luzatzen da. Prozedura horretarako deialdia 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez egin zen (C248 eta C249).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 21a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala