Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2024ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
257

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 9koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen Bideratu Berria programaren esparruan 2023ko ekitaldian aurreikusitako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, «Bideratu Berria programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 17ko Aginduaren babesean eta krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzko Industriako sailburuordearen 2023ko martxoaren 8ko Ebazpenaren babesean emandako laguntzei dagokienez, eta laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinarazi ostean enpresa interesdun bakoitzari, ebazpen honen bidez, adjudikaziodunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Bideratu Berria programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 17ko Aginduaren babesean eta krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzko Industriako sailburuordearen 2023ko martxoaren 8ko Ebazpenaren babesean emandako laguntzen 2023ko onuradunen zerrenda argitaratzea, honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 9a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

ERANSKINA
BIDERATU BERRIA PROGRAMA, 2023. URTEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala