Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2024ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
252

2/2024 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, lehendakariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira udalek Zerga Koordinaziorako Organoan dituzten ordezkariak.

Zerga Bateratze, Koordinazio eta Elkarlanari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoaren arabera, Lehendakariaren azaroaren 24ko 32/2019 Dekretuaren bitartez Zerga Koordinaziorako Organoen udalen ordezkariak izendatu ziren.

2023ko maiatzaren 28ko udal-hauteskundeen ondoren, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak 2024ko urtarrilaren 9ko bilkuran erabaki du Lehendakariari proposatzea Zerga Koordinaziorako Organoan parte hartuko duten euskal udalen ordezkariak izendatzea.

Horregatik guztiagatik, eta Zerga Bateratze, Koordinazio eta Elkarlanari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Honako jaun hauek izendatzea Zergen Koordinaziorako Organo kide, udalen ordezkari gisa:

– Javier Gorbeña García jauna, Zigoitiko alkate-presidentea.

– Kerman Orbegozo Uribe jauna, Donostiako Udalaren zinegotzia.

– Mikel Urrutia Galan jauna, Abadiñoko alkate-presidentea.

Bigarren artikulua.– Indarrik gabe uztea Lehendakariaren azaroaren 24ko 32/2019 Dekretua, Zerga Koordinaziorako Organoan udalek dituzten ordezkariak izendatzeko dena, bai eta Lehendakariaren otsailaren 2koa 3/2022 Dekretua ere, ordezkari bat berritzeko dena.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek ondorioak izango ditu dekretuan ezarritako dataren egunetik aurrera, nahiz eta EHAAn beste egun baten argitaratu.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, guztiek izan dezaten horren berri.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko urtarrilaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala