Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2024ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
251

1/2024 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, lehendakariarena, zeinaren bidez gaurkotzen baita udalek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan dituzten ordezkarien izendapena.

Eusko Jaurlaritzak eta udalek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan ordezkariak izendatzeko Lehendakariaren urriaren 24ko 30/2019 Dekretuaren bitartez, lau urterako izendatu ziren Kontseiluko kideak, udalerrien ordezkari gisa.

Gero, ekainaren 3ko 28/2021 Dekretuaren bitartez eta abenduaren 29ko 27/2022 Dekretuaren bitartez, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren udal-ordezkaritza eguneratu zen.

2023ko maiatzaren 28ko udal-hauteskundeen ondoren, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak 2024ko urtarrilaren 9ko bileran erabaki du Lehendakariari udalen ordezkari berriak izendatzeko proposamena egitea.

Horregatik guztiagatik, eta Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 85. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Honako jaun-andre hauek izendatzea Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide, udalen ordezkari gisa:

Esther Apraiz Fernández la Peña andrea, Derioko alkate-presidentea.

Natividad López de Munain Alzola andrea, Burgeluko alkate-presidentea.

Gurutze Etxezabal lturrioz andrea, Orexako alkate-presidentea.

Txelo Auzmendi Jimenez andrea, Asparrengo alkate-presidentea.

Agustín Valdivia Calvo jauna, Lasarte-Oriako alkate-presidentea.

Raúl Palacio Portillo jauna, Karrantza Haranako alkate-presidentea.

Bigarren artikulua.– Indarrik gabe uztea Lehendakariaren urriaren 24ko 30/2019 Dekretua eta haren eguneratzeak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek ondorioak izango ditu dekretuan ezarritako dataren egunetik aurrera, nahiz eta EHAAn beste egun baten argitaratu.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, guztiek izan dezaten horren berri.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko urtarrilaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA


Azterketa dokumentala